Edukira joan

Tricholoma viridifucatum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tricholoma viridifucatum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaTricholoma
Espeziea Tricholoma viridifucatum
Bon, 1976

Tricholoma viridifucatum Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Jangarritasuna ezezaguna da, baina jangarria balitza ere, sukaldaritzako interesik gabea, urria delako.

Kapela: 4 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, hasieran ganbil-kanpai itxurakoa, ondoren zabaldu egiten da, titi zabal eta kamuts bat markatuta utziz. Zetadun azala edo pixka bat fibrilosoa, erdigunean belusduna da, baina ez ezkatatsua, zahartzaroan izan ezik. Kolore hori-berdexka du, erdialdea nabar samarra, beltzarana edo kobre kolorekoa. Ertz uhindua edo bihurria izaten du.

Orriak: Nahiko estu eta eskotatuak, kolore zurixkakoa eta batzuetan isla horixkekin, ertz izurtua eta pixka bat zerra itxurakoa.

Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: Betea, solidoa, oinarrirantz loditua, kapelaren antzeko kolorekoa, baina gehienetan zurbilagoa, irregularki sakabanatutako ezkata txiki ilunagoekin.

Haragia: Zuria, irin usain eta zapore leunekoa.[2]

Etimologia: Tricholoma terminoa grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, nahiz eta espezie gutxi batzuek baino ez dituzten iledun kapelak.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezezaguna.

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tonalitate hori-berdexka-arre koloreko beste Tricholoma batzuekin, hala nola: Tricholoma arvernense, Tricholoma flavovirens, Tricholoma auratum, Tricholoma coryphaeum, Tricholoma fucatum, Tricholoma viridilutescens eta Tricholoma malluvium.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uda bukaeratik, hostogalkorren basoetan.[3]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa.

Erreferentzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 187 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 156 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]